1.- DATA eta LEKUA: Arantzako Mendi Lasterketa 2017ko apirilak 23an ospatuko da, goizeko 9:30etan hasita, eta irteera herriko plazatik izango da.

2.- IBILBIDEA: Arantza inguratzen duten mendietatik igaroko da proba, 20 kilometroko ibilbidea osatuz, eta 1300 metroko desnibel positiboarekin. Neurketak ez daude homologatuta.

3.- PARTEHARTZEA: 18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, federatuta egon edo ez, baina gehienez ere 300 lagun onartuko dira. Arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat.

4.- IZEN-EMATEA: 300 korrikalari gehienez. Internet bidez bakarrik egingo da www.kirolprobak.com webgunean martxoaren 6tik apirilak 21era, biak barne. Data hauetatik at ez da inskripziorik onartuko. Behin izen ematea ordainduta, dirua itzuliko da, lasterketan ez parte hartzea erabakitzen badu, baina apirilak 15a, asteazkena baino lehen jakinarazi beharko du.

5.- PREZIOA: Mendian federatuentzat, txip horia eramanda 20€koa eta txip horirik gabe 21€koa izango da. Mendian ez federatuentzat ordea, txip horia eramanda 22€koa, eta txip horirik gabekoentzat 23€koa. Izen ematearen ordainketak eskubidea ematen du proban parte hartzera, erantzunkizun zibilaren eta istripuetarako asegurua federatua ez daudenentzat eta antolakuntzak eskeintzen dituen zerbitzuen erabilketara partaide guztientzat. Proban parte hartzen duten lasterkariek bakarrik izango dute korrikalariaren poltsa eskuratzeko eskubidea edota luntxean eta sarien zozketan parte hartzekoa.

6.- SEINALEZTAPENA: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko balizaje-zintekin. Kilometro-erreferentziak ibilbide osoan zehar jarriko dira.

7.- HORNIDURA: Lau hornidura postu atonduko dira helmugakoaz gain. Postu hauetan produktu energetiko eta freskagarriak eskainiko zaizkie partehartzaileei (ura, fruta, barrak, edari energetikoak, e.a.) (ikus perfilaren grafikoa).

8.- HAINBAT XEHETASUN:

8.1. Erretiratu ahal izateko puntu bat egonen da, Ekaitzako hornidura puntuan. Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan: probako arauak hausten dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez direnean, arauzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean.

8.2. Probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren partehartzea aurreikusten du antolakuntzak.

8.3 Baztertua edo kanporatua den partehartzaile orok gertuen duen gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindutako moduan utzi beharko du proba.

9.- SAILKAPENA: Korrikalariek oinetakoetan itsatsita eramango dituzten txip-en bitartez kontrolatuko dira denborak.

10.- DORTSALEN BANAKETA: Dortsalak lasterketa egunean berean banatuko dira lasterkarien artean, Arantzako herriko plazan, irteera puntuan, goizeko 8tatik 9tara.

11.- INGURUGIROA: Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrolguneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira. Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpo utziko da.

12.- OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan. Era berean, dutxak, komuna eta aparteko beharren bat duten kirolariei aurreneko laguntza emango dieten medikuak, erizainak eta fisioterapeutak ere izango dira lasterketaren ibilbidean eta helmugan.

13.- SEGURTASUNA: Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

14.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Partehartzaileek betekizun bezala izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

15.- ERANTZUKIZUNA:

15.1 Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen korrikalariek izan dezaketen edozein instripuren ardura.

15.2 Antolakuntzak aseguru pribatu bat eskeiniko die federatugabeko korrikalariei.

15.3 Partehartzaileak izanen dire beren buruei edo bestelako batenbateri sortutako kaltearen erantzule bakarrak.

15.4 Antolakuntzak ez du bere gain hartuko korrikalarien zabarkeriak eragindako kalterik.

15.5 Partehartzaileen objetu pertsonalei dagokienean kontsigna zerbitzu bat izango da helmugan bertan.

16.- ARGAZKIAK: Antolakuntzak eskubide osoa du lasterketan zehar ateratako argazki guztiak,proba bera ezagutzera emateko erabiltzen diren hainbat edabideetan erabiltzeko (kartelak,triptikoak,prentsa oharrak..)

17.- NORBERAREN DATUAK: Lasterkari guztiek izena ematerako momentuan emandako datu guztiak erabili ahal izango ditu antolakuntzak,beti ere bakoitzak hala erabakitzen badu behintzat.Horretarako bete beharreko hainbat hutsune izango dira izen emate orrietan,derrigorrezkoak batzuk eta aukerakoak besteak.